Ekonomia -

ENERGIA

Argindarraren kontsumoa % 8 jaitsi zen iaz Euskadin

Argindarraren kontsumoa % 12 jaitsi da industrian, eta etxeetan, berriz, % 1,4. Gas naturalaren kontsumoa ere jaitsi da, baita gasolio eta gasolinarena ere.

Jaitsiera horrek koronabirusaren krisiaren eragina agerian uzten du. Argazkia: EITB MEDIA.
Hainbat kable eta entxufe, etxe batean
Jaitsiera horrek koronabirusaren krisiaren eragina agerian uzten du. Argazkia: EITB MEDIA.

N.B. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoko energia elektrikoaren kontsumoa % 8,6 jaitsi zen iaz, 2019ko datuekin alderatuta, Energiaren Euskal Erakundeak bildutako datuen arabera.

Energia elektrikoaren kontsumoa ekonomiaren martxari buruzko adierazlerik garrantzitsuenetako bat da, eta, kasu honetan, agerian uzten du koronabirusaren krisiaren eragina: industrian, argindarraren kontsumoa % 12 jaitsi da, eta siderurgian, berriz, % 17ra jaitsi da.

Etxeetan, berriz, % 1,4 igo zen elektrizitatearen kontsumoa iaz.

Ohiko beste energia-iturri baten kontsumoa ere, gas naturalarena, jaitsi egin da; % 17, hain zuzen ere.

Garraiorako erregaiei dagokienez, 2020an Euskadin (2020ko azaroko datuekin, ez urte amaierakoekin) % 8,2 jaitsi da; gasolioa, garraio profesionalean gehien erabiltzen den erregaia, % 6,9 gutxiago kontsumitu da, eta gasolina, berriz, % 18,8 gutxiago.

Elektrizitatearen handizkako prezioak gora egin zuen urtarrilaren 8an, Filomena ekaitzak eragindako hotz-boladaren erdian, eguneko erreferentziaren marka historikoa ezarriz: orduko 94,44 euro megawatt bakoitzeko (MWh).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Kontsumoa Elektrizitatea Koronabirusa Gas naturalari buruzko albisteak Energia ekoizpena gaur Energia aurrezteko neurriak gaur