Ekonomia -

Lan gatazka

ITPko langileek grebari eutsiko diote astelehenean, kaleratzeen aurka

ELAk adierazi du enpesaren esku dagoela "zentzuz jokatzea", eta beharginei eskatu die "gogor" eusteko, zuzendaritza "arrastoan sar dadin".

ITPko langileen manifestazioa Sestaon. EFEren artxiboko argazkia
ITPko langileen manifestazioa Sestaon
ITPko langileen manifestazioa Sestaon. EFEren artxiboko argazkia

L.Z. | EiTB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ELA sindikatuak iragarri duenez, astelehenean greba egingo dute berriro PCBren lantegietako langileek, kaleratzeen aurka. Izan ere, asteazkenean akordiorik gabe amaitu zuten IPT Aero Castingsek (PCB) proposatutako negoziazio epea. Hasiera batean, Barakaldoko eta Sestaoko lantegietatik 136 behargin kaleratzeko asmoa zuen enpresak, baina gerora 77ra jaitsi zuen kaleratuen kopurua. Halaber, aurretiko hamar erretiro planteatu zituen.

Azken bilera horretan, lan erregulazio espedientearen aurrean enpresa batzordeak aurkeztutako aukera baztertu zuen IPT Aero Castings (PB) enpresako zuzendaritzak.

Ohar batean, aipatu sindikatuak esan du enpesaren esku dagoela "zentzuz jokatzea", eta beharginei eskatu die "gogor" eusteko, zuzendaritza "arrastoan sar dadin".

ELAk argi utzi du ahal duen guztia egingo duela langilerik kaleratu ez dezaten. "Balio handiko lanpostu horiek defendatuko ditugu", nabarmendu du.

"Gure borrokaren helburua da enpresaren asmoak errotik aldatzea eta kaleratzerik ez egotea. Ezin dugu onartu jendea kaleratzea, eta badirudi berehala gisa horretako neurriak hartuko dituztela", erantsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Sestao Barakaldo ELA Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Sindikatuak Lan gatazkak