Ekonomia -
Zergak
Bizkaian 14.000 eurotik beherako errenten PFEZa salbuetsita geratuko da 2021ean
Foru Aldundiak ez du zigortuko covid-19aren pandemiaren ondorioz lan-egoera kaltetu zaien zergadunen tributazioa.
N. B. | EITB MEDIA
Bizkaiko Foru Aldundiak Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren konturako atxikipenen taula berria onartuko du 2021erako eta covid-19aren pandemiaren ondorioz lan-egoera kaltetu zaien zergadunen tributazioa ez zigortzeko hartutako azken neurrietara egokituko du, Foru Aldundiak jakinarazi duenez.
Horrela, atxikipena egiteko betebeharra 14.000,01 eurotik gorako urteko lan-etekinetarako ezartzen da, zerga hori aitortzeko betebeharrerako ezarritako mugarekin parekatuz.
2020rako ezarritako lan-atxikipenen taulari dagokionez 2021ean desagertu egin dira 11.860,01 eta 14.020,00 euro arteko atxikipen- ehunekoak finkatzen zituzten lau soldata-tarteak, eta hurrengo tarteetarako atxikipen-portzentaje berak mantendu dira.