Ekonomia -

Goi-bilera

Obama: 'G20en egiteko nagusia Europako finantza krisia konpontzea da'

Europako agintariei krisiaren kontrako planaren xehetasunak zehazteko eta zorrozteko eskatu die AEBetako presidenteak, G20aren goi-bileraren atarian egindako agerraldian.

Obama eta Sarkozy, G20ko goi-bileraren atarian. Argazkia: EFE
Obama eta Sarkozy, G20ko goi-bileraren atarian. Argazkia: EFE
G-20ren goi-bilera: Eurogunearen krisiari irtenbide bat bilatu nahian

01:17

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Barack Obama AEBetako presidenteak adierazi duenez G20en goi-bileraren egiteko nagusia "Europako finantza krisia ebaztea da" eta Europar Batasuneko liderrei joan den astean krisiaren kontra adostutako plan orokorraren inguruko xehetasunak zehazteko eskatu die.

"Datozen egunetan dugun lanaren atal garrantzitsuena, hemen, Europan bizi den finantza krisia ebaztea da", esan du Obamak Nicolas sarkozy Frantziako presidentearekin batera egin duen agerraldian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea