Ekonomia -
Heriotza
Juan Jose Azurmendi Arabako patronaleko presidentea zendu da
SEAko presidentea astelehen honetan hil da, gaixotasun luze baten ondorioz. 2007an izendatu zuten Arabako enpresaburuen buru.
Erredakzioa
Juan Jose Azurmendi Arabako patronaleko (SEA) presidentea hil egin da gaur, gaixotasun luze baten ondorioz.
Azurmendi, Omega Elevator enpresakoa, 2007an izendatu zuten Arabako enpresaburuen presidente.
1946an jaio zen, Donostia. Industria-ingeniaria zen, eta Zardoya Otis konpainian hasi zuen ibilbide profesionala. Bertan sei urte izan zen, Ingeniaritza zuzendariorde karguan.
Ondoren Electra Vitoria enpresara joan zen, eta han zuzendari tekniko eta gerente karguak izan zituen.
1989an, Omega Elevator konpainia sortu zuen.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea