Ekonomia -
ELKARRIZKETA
Tomas Arrieta: "Ez zaio uko egin behar ERTEak datorren udara arte zabaltzeari"
Lan Harremanen Kontseiluko presidenteak Radio Vitorian esan duenez, krisiak agerian utzi ditu Euskadin dauden behin-behinekotasun tasak.
RADIO VITORIA | ERREDAKZIOA
Tomas Arrieta Lan Harremanen Kontseiluko presidenteak Radio Vitorian adierazi duenez, Euskal Autonomia Erkidegoan aldi baterako langileak % 25 dira.
"Krisi honek agerian utzi ditu Euskadin dauden behin-behinekotasun tasak, eta aldi baterako langileak dira gehien kaltetu direnak. % 25 horiek dira aldi baterako enplegu-erregulazioko espediente babesetik kanpo geratu zirenak", azaldu du.
Hain zuzen ere, aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteak jokatzen ari diren paperaz mintzatu da Arrieta. "Ez dut baztertzen horiek zabaltzea, gutxienez datorren udara arte, garrantzitsua baita enpleguari eustea normaltasunera itzultzen garenean".
Lan Harremanen Kontseiluko presidenteak ere azpimarratu nahi izan du, albiste on gisa, negoziazio kolektiboa ondo dagoela. "2008ko atzeraldi ekonomikoa hasi aurretik baino hobea edo antzekoa da. Hitzarmen kolektibo eguneratua duten langileen % 60 ditugu".