Ekonomia -
2012ko aurrekontuak
Jaurlaritzak gastuari eusteko aurrekontua onartuko du asteazkenean
2012rako aurrekontuen lege-proiektuaren arabera, pertsonal gastuei orain arte bezala eutsiko diete hurrengo ekitaldian.
Erredakzioa
Eusko Jaurlaritzak 2012rako aurrekontuen lege-proiektua onartuko du asteazkenean, eta pertsonal gastuei, funtzionamendu gastuei eta diru-laguntza publikoei eustea aurreikusi du.
Gasteizko gobernuak egindako aurrekontuen lege-proiektuan egoera ekonomiko “zaila” islatuko da, Idoia Mendiak jada iragarri zuenez.
Foru Ogasunen diru-bilketen datuen zain egon da Eusko Jaurlaritza, izan ere, aldundiek uste zutena baino 800 milioi gutxiago jasoko dute. Behin datua ezagututa osatu dute aurrekontuen lege-proiektua eta orain, Jaurlaritzara bidaliko dute izapideak egiteko.
Finantza gastua ez dena % 2 jaitsiko da, funtzionamendu gastua % 5 jaitsiko da eta zor publikoaren jaulkipena 1.190 milioi euro ingurukoa izango dela aurreikusi dute.
Ekonomia sailburuak aurreratu duenez, 2012ko aurrekontuetan pertsonal gastuari “erabat” eutsiko diote, funtzionamendu gastuak jaitsiko dira, baita Jaurlaritzaren diru-laguntzak ere.
Ikusteke dago foru ogasunen diru-bilketen jaitsierak Jaurlaritzaren ildoak aldatuko dituen ala ez.