Ekonomia -

Eztabaida

Garitano: 'Gipuzkoak aurrera egingo du erreforma fiskalarekin'

Garitanok adierazi duenez, harmonizazioa lortzen saiatuko da Gipuzkoako Foru Aldundia, baina "lortzen ez bada", aurrera egingo du erreforma fiskala egiteko norabidean.

Martin Garitano, Gipuzkoako diputatu nagusia. Argazkia: EITB.
Martin Garitano, Gipuzkoako diputatu nagusia. Argazkia: EITB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Martín Garitano Gipuzkoako diputatu nagusiak esan du Gipuzkoak fiskalitatearen inguruko erreformarekin "aurrera egingo duela", nahiz eta hiru Foru Aldundien arteko "harmonizazioa" ez lortu. Bere hitzetan "ez dago beste modurik", egungo sistema "zaharkituta dagoelako".

Gipuzkoako Batzar Nagusietan agerraldia egin du Garitanok, Finantzen Euskal Kontseiluan gertatutakoaz informazioa emateko.

Garitanok adierazi duenez, harmonizazioa lortzen saiatuko da Gipuzkoako Foru Aldundia, baina "lortzen ez bada", aurrera egingo du erreforma fiskala egiteko norabidean. Bere hitzetan "oso beharrezkoa" da erreforma hori gauzatzea.

Gipuzkoako sistema fiskalean "aldaketak eta erreformak" datozela aurreratu du Garitanok. Gai honetan, Gobernua "ausardiaz" jokatuko duela gaineratu du.

2012. urtean, zerga itunduetatik, 3.638 milioi jasotzea espero du Gipuzkoako Gobernuak, aurten baino % 4 gehiago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea