Ekonomia -

Eusko Jaurlaritzaren datuak

Euskadik 403 milioi euro gastatu ditu bikoiztutako zerbitzuetan

Administrazio maila guztiak bikoizketak egiten dituzte, nahiz eta Aldundiek horien % 50a egin.

Euskadik 403 milioi euro gastatu ditu bikoiztutako zerbitzuetan. Argazkia: EITB
Euskadik 403 milioi euro gastatu ditu bikoiztutako zerbitzuetan. Argazkia: EITB
Bikoiztutako zerbitzuek 304 euroko gastua eragin dute Euskadin

01:15

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzaren txosten baten arabera, Euskadin 403 milioi euro gastatzen dira urtero Administrazioek bikoiztuta eskaintzen dituzten zerbitzuetan. Administrazio maila guztiak bikoizketak egiten dituztela ere adierazi du, Foru Aldundiak (% 50) dira bikoiztutako zerbitzu gehien eskaintzen dituzten erakundeak, Eusko Jaurlaritza (% 30) bigarren postuan dago eta Udalak hirugarrenean (% 20).

Txostenak hautatutako 13 politika publikoren, besteak beste, Gizarte Zerbitzuen, Lan eta Prestakuntza Sailaren eta ekonomia bultzatzeko Sailaren bikoizketak eta eraginkortasunik gabeko neurriak aztertu ditu.

Hasieran, Eusko Jaurlaritzaren, Foru Aldundien eta Euskadiko bederatzi udalerriren (Euskadiko hiru hiriburuak eta Barakaldo, Getxo, Portugalete, Laudio, Errenteria eta Irun) laginaren legeria, aurrekontua eta informazioa aztertu zuten.

Arabako eta Bizkaiko Foru Aldundiek azterketa eta kontraste prozesu honetan parte hartzeko gonbidapenari ezetza eman zioten. Gipuzkoako Foru Aldundiaren kasuan, "Garraioen Politikari buruzko galdeketa formularen bitartez "soilik parte hartu du".

Foru Aldundiak

"Oinarrizko legearen edo sektorearen babesik gabe" jarduten duten Euskadiko hiru maila administratiboetan aurkitu dituzte bikoiztutako zerbitzuak, txostenaren arabera. Administrazio maila guztiak bikoizketak egiten dituztela ere adierazi du, Foru Aldundiak (% 50) dira bikoiztutako zerbitzu gehien eskaintzen dituzten erakundeak, Eusko Jaurlaritza (% 30) bigarren postuan dago eta Udalak hirugarrenean (% 20).

Bikoiztutako zerbitzu gehienak (% 93) ondorengo Sail hauetan daude: ekonomia bultzatzekoan (% 31), Gizarte Zerbitzuetan (& 28), Lan eta Prestakuntzan (% 17) eta Garraioan (% 17).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea