Ekonomia -

XIV. edizioa

BIND 4.0 plataforma finalista hautatu dute Enpresa Sustapenerako Europako Sarietan

Industriaren eraldaketa digitala bultzatzeko jaio zen BIND 4.0, Eusko Jaurlaritzaren enpresa garapenerako agentziarekin (SPRI) lankidetzan.

BIND 4.0 finalista hautatu dute Enpresa Sustapenerako Europako Sarietan. Argazkia: Irekia.eus
BIND 4.0 plataforma finalista hautatu dute Enpresa Sustapenerako Europako Sarietan
BIND 4.0 finalista hautatu dute Enpresa Sustapenerako Europako Sarietan. Argazkia: Irekia.eus

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

BIND 4.0 berrikuntza irekiko plataforma finalista hautatu dute Enpresa Sustapenerako Europako Sarien XIV. edizioan.

Industriaren eraldaketa digitala bultzatzeko jaio zen BIND 4.0, Eusko Jaurlaritzaren enpresa garapenerako agentziarekin (SPRI) lankidetzan. Gainera, konpainia handi askoren eta zenbait talentu berriren babesa dauka.

BIND 4.0 plataforma enpresa-ingurunearen hobekuntzaren kategorian hautatu dute. Era berean, Granollersko Udalaren Granollers Mercat erakunde publikoak aurkeztutako "Granollers entra en Simbiosis" ekimena finalista aukeratu dute merkatu berdeen garapenaren eta baliabideen efizientziaren kategorian.

Europako Batzordeko Barne Merkatuko Zuzendaritza Nagusiak antolatzen ditu sariok, eta, esan bezala, Europako beste hautagaitza batzuekin lehiatuko dira aipatutako biak.

Finala azaroan egingo dut Berlinen, enpresa txiki eta ertainen (ETE) urteroko biltzarrean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Europa bideoak Alemania bideoak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Euskal enpresak azken ordukoa Industria gaur