Ekonomia -

Greziako krisia

Eurogunea Grezia erreskatatzeko azken ukituak ixten ari da

Euroguneko Finantza ministroek Greziako Gobernuaren neurriak betetzen diren aztertuko dute.

Euroguneko Finantza ministroek Greziako doitze neurriak aztertuko dituzte. Argazkia: EFE
Euroguneko Finantza ministroek Greziako doitze neurriak aztertuko dituzte. Argazkia: EFE
Euroguneko Finantza ministroek Greziako doitze neurriak aztertuko dituzte. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euroguneko Finantza ministroek Greziako Gobernuaren doitze neurriak betetzen diren aztertuko dute gaur Luxenburgon. Gainera, herrialde horri bigarren erreskatea emateko eta Finantza Egonkortasunerako Funtsa aldatzeko zintzilik dauden puntuak adosten saiatuko dira.

Euroguneak ez du oraindik Greziaren laguntzarako seigarren laguntza zatia desblokeatuko, troikako ikuskatzaileek ez dutelako Atenasen egiten ari diren lana bukatu eta bigarren erreskaterako zehaztasun garrantzitsuak falta direlako oraindik.

2012 urteko aurrekontuen lehen zirriborroa egin ostean, Greziako Gobernuak jada onartu du ezin izango dituela bete Europar Batasunak eta Nazioarteko Diru Funtsak jarritako defizit helburuak. 6.600 milioi euroko murrizketak egingo beharko dituzte aurten eta datorren urtean.

Zintzilik dauden gaien artean, besteak beste, sektore pribatuaren parte-hartzea eta Greziak erreskaterako bermeak emateko Finlandiak egin duen eskakizuna daude.

Hainbat komunikabideren esanetan, herrialde batzuek, Alemaniak eta Holandak esaterako, hartzekodun pribatuek Greziako bono bakoitzeko % 50 barkatzea bere gain hartzea eskatu dute, hasiera batean % 21 barkatzeko asmoa iragarri ondoren.

Bestalde, Euroguneak Europako Finantza Egonkortasunerako Funtsa handitzea onartuko du Holanda, Eslovakia eta Maltako parlamentuen azken botoekin. Funts horren botere berriak zehaztu behar dituzte prebentzio gisa parte hartu ahal izateko; arazoak dituzten herrialdeei kredituak eman eta bankuak birkapitalizatu eta bigarren mailako merkatuetan parte hartzeko.

Euroguneak ezohiko bilera datorren urriaren 13an egingo du seguruenik, eta orduan desblokeatuko dute Greziarentzako laguntzen seigarren zatia. Egun berean, gainera, Europako Batzarrak Euroguneko estatuburu eta gobernuburuekin

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea