Ekonomia -

AHT

2012 baino lehen AHTren % 77 lanak martxan egongo dira

Arriolak azpiegitura horren eraikuntzarekin duen konpromisoa azpimarratu du eta lan horietarako 2012an Eusko Jaurlaritzak bere aurrekontuen 350 milioi euro erreserbatuko dituela gogoratu du.

Arriola AHTren lanetan izan da. Argazkia: EITB
Arriola AHTren lanetan izan da
Iñaki Arriola AHTaren lanetara heldu da, helikopteroz

03:40

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

AHTren 39 zatietatik (Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako adarrak) 30 zatitako (%77) lanak martxan egongo dira urte honen amaieran, Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak adierazi duenez.

Europar Batasuneko ordezkaritza batek, Carlos Secchi, Europa barruko Garraio Sarearen (TEN-T) Lehentasunezko Proiektuen Koordinazio Unitatearen arduraduna, buru dela, Gipuzkoan burutzen ari diren Euskal Trenbide Sare Berriaren, Euskal “Y”-aren, lanak bisitatu ditu, Iñaki Arriolarekin, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailburuarekin.

Arriolak eta Secchik, Bernard Uthurryrekin, Akitaniako Lurralde Kontseiluko lehen Presidenteordearekin, Jacques Coutourekin, Interes Ekonomikoko Talde Europarreko (Dax-Gasteiz) Zuzendariarekin, Carlos Juarezekin, Sustapen Ministerioko Gabinete Zuzendariarekin, eta Carlo de Grandis, Europear Batzordeko DG Moveko ordezkariarekin batera, ibilbide bat egin dute helikopteroz, Gipuzkoako adarrean burutzen ari diren zati ugarien garapena ikuskatzeko.

Ondoren, lurrean jada, gehien bat tunel barruan doazen Tolosa eta Legorreta zatietako lanak tokian bertan egiaztatu ahal izan dituzte.

Arriolak Jaurlaritzak azpiegitura horren eraikuntzarekin duen konpromisoa azpimarratu du eta lan horietarako 2012an Eusko Jaurlaritzak bere aurrekontuen 350 milioi euro erreserbatuko dituela gogoratu du, aurtengo ekitaldian baino %27 gehiago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea