Ekonomia -
Ministroen Kontseilua
Gobernuak Ondarearen Gaineko Zerga berreskuratzea onartu du
Zerga hau 2008an indargabetu zuten eta orain aldi baterako jarriko dute martxan, baina bakarrik eragingo die 700.000 euro baino gehiagoko errentak dituztenei.
Erredakzioa
Ministroen Kontseiluak berreskuratu egin du, Lege Dekretu bidez, ondarearen gaineko zerga 700.000 euro baino gehiagoko errentak dituztenentzat. Neurria 160.000 laguneri eragingo die, Jose Blanco Gobernuko bozeramaileak Ministro Kontseilu ostean eskainitako prentsaurreko batean.
Zerga hau 2008an indargabetu zuten eta orain aldi baterako jarriko dute martxan, baina bakarrik eragingo die 700.000 euro baino gehiagoko errentak dituztenei, aldez aurretik zuen muga zazpi aldiz handiagoa bihurtuz.
Urteko diru-bilketa 1.080 milioi eurokoa izango litzateke neurria Estatu osoan ezarriko balute. Izan ere, zerga erkidegoetara bideratzen da. Ohiko etxebizitzagatik salbuetsitako minimoa 150.000 eurotik 300.000ra igo dute.
Zergak aurretik zuen egitura bera izaten jarraituko du, salbuetsitako minimoak bakarrik aldatuko baitira. Autonomia erkidegoek, beraz, zerga komeni zaien moduan egokitzeko gaitasuna izaten jarraituko dute.
2012an eta 2013an 2011ko eta 2012ko aurrekontuen kontura biltzen diren diru-sarrerak, besteak beste, gizarte-politikak bultzatzeko edota defizita murrizteko erabili ahalko dute autonomia erkidegoek.
Krisi ekonomikoa dela eta, zerga hori berreskuratu beharra dagoela adierazi du, gehien dutenek gehiago lagun dezaten krisiari aurre egiten eta Espainiak defizit publikoa murrizteko onartu zituen helburuak betetzen laguntzeko.
Gehiago dutenei, gehiago eskatu
Blancoren hitzetan, pertsona asko dira ''une erabakigarri'' hau bizi dutenak, lan bila dabilenak eta krisialdian esfortzu handiak egin behar dituztenak. "Bidezkoena ez da Hezkuntzako gastuak murriztea gehien dituztenei gehiago eskatu gabe". Ongizate Estatua indartzearen, lana sustatzearen eta krisiaren zamak banatzearen garrantzia azpimarratu du Blancok.