Ekonomia -

Gobernuaren neurria

Ze eragin izango du EAEn ondarearen gaineko zerga berrezartzeak?

Euskal Autonomia Erkidegoak eskumenak ditu zerga alorrean, beraz, Gobernuaren neurriak ez du eragin zuzenik izango, baina bai zeharka, zergaren gaineko eztabaida ireki daitekeelako berriro.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zapateroren Gobernuak ondarearen gaineko zerga berrezartzea onartuko du ostiraleko Ministroen Kontseiluan. Baina, ze eragin izango du horrek EAEn?

Teorian, Euskal Autonomi Erkidegoak zerga alorrean eskumenak dituenez, aldaketak ez du eragin zuzenik izango hiru lurraldeetan. Zeharka, ordea, eragina izan dezake, zergaren inguruko eztabaida irekiko delako berriro, eta hiru aldundietan hiru alderdi desberdin daude.

Patxi Lopez lehendakariak zerga berreskuratzea planteatu zuenetik, Gipuzkoako Aldundiaren babesa soilik jaso du, Bildurena. Uztaila amaieran, lehendakariarekin bildu ondoren, Martin Garitano ahaldun nagusiak esan zuen horrelako neurrien alde egingo zuela.

Arabako eta Bizkaiko ahaldun nagusiek, berriz, errezelo gehiago agertu dituzte. Kontuz egiten ez bada ondare handiek alde egin dezaketela uste dute. Javier de Andres Arabako ahaldun nagusiak eta Jose Luis Bilbao Bizkaikoak horixe esan zuten lehendakariarekin batzartu ondoren.

300.000 eurotik gorako errenta dutenei ondarearen gaineko zerga jartzea proposatu zuen lehendakariak. Espainian ez bezala, EAEn zerotik abiatu beharko dira zerga berreskuratzeko, legea baliogabetu egin baitzuten izoztu beharrean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea