Ekonomia -

Burtsa

Ibex 35ek % 4,44 egin du behera, urteko beste minimo bat ezarrita

Europako burtsek galera handiak izan dituzte, % 4tik gora. Baliteke Greziak ordainketak etetea eta horrek eragina izan du merkatuetan.

Ostiral gorria izan da gaurkoa

00:22

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako burtsak % 4,44 egin du behera gaur, eta urteko laugarren beherakada handiena jasan du horrela. 7.910,20 puntuan kokatu da, 2009ko martxoaren bukaeratik izan duen mailarik baxuenean, hain zuzen. Baliteke Greziak ordainketak etetea, eta horrek eragina izan du merkatuetan. Halaber, Europako Banku Zentraleko kontseilari batek kargua utzi duela jakin da gaur, eta horrek ere ez du lagundu.

Urteko bigarren asterik txarrena izan da Espainiako burtsarentzat; Ibex 35 indizeak % 6,54 egin du behera guztira, eta, hartara, urteko galerak % 19,77an kokatu dira.

Espainiako burtsak galera txikiekin hasi du saioa, besteak beste Wall Streeten galerek eta Tokioko beherakadak eraginda.

Aurreko bi saioetan gorakadak izan ostean, inbertitzaileek mozkinak jaso dituzte.

Halaber, Barack Obama AEBetako presidentearen enplegu plana onartzeko zailtasunek eta Japoniako barne produktu gordinak bigarren hiruhilekoan jaitsi izanak ere eragina izan dute merkatuetan.

Arrisku saria 310 puntutik 335era igo da.

Europako gainerako burtsek, besteak beste, Frankfurtekoak eta Milangoak, galera handiak izan dituzte, % 4tik gorakoak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea