Ekonomia -
Koronabirusa
Bizkaiak 7.500 eurorainoko mikrokredituak emango dizkie autonomoei % 0an
Kreditu horietarako partida 5 milioi eurokoa da, eta negozio-lokala, langile-gastuak eta lokaletan segurtasun-neurriak hartzeko gastuak ordaintzeko erabiliko dira.
Agentziak | Erredakzioa
Bizkaiko Foru Aldundiak datorren astelehenean, ekainaren 15ean, autonomoentzako interesekoak diren 7.500 eurora arteko mikrokredituen eskaera zabalduko du.
Kreditu horietarako partida 5 milioi eurokoa da, eta negozio-lokalaren errentamendua, langile-gastuak eta lokaletan segurtasun-neurriak hartzeko gastuak ordaintzeko erabiliko dira, hala nola, espazioak berregokitzea, manparak edo makina desinfektatzaileak jartzea.
Mikrokreditua 5 urterako da, eta urtebeteko gabealdia dago mikrokredituaren amortizazioan.
Bizkaiko Foru Aldundiak, pandemiaren osteko suspertze planaren barruan, enpresentzako eta ekintzaileentzako hainbat diru-laguntza mantendu ditu, hala nola, enpresentzako eta "startup"-entzako mikrokredituak.