Ekonomia -

Lan Ministerioaren datuak

Langabezia gora berriz ere Espainian lau hilabetez behera egin ostean

Euskadin % 0,45 igo da abuztuan eta 140.729 langabe daude denera. Nafarroan berriz % 0,81 jaitsi da.

Denera 4.130.927 langabe daude une honetan Estatuan. Argazkia: EITB
Denera 4.130.927 langabe daude une honetan Estatuan. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

51.185 langabe gehiago daude abuztuan Espainian, % 1,25 gehiago uztaileko datuekin alderatuta, eta denera 4.130.927  langabe daude une honetan estatuan, nahiz eta igoera hau 2006tik hilabete honetan eman den txikiena izan den.

Azken urtean langabezia % 4,06 igo da, 161.266 pertsona gehiago dira, Lan eta Inmigrazio Ministeritzak gaur jakitera eman dituen datuen arabera. Abuztuan, batik bat zerbitzuetan igo da, 37.707 langabe gehiago daude sektore honetan (% 1,59), jarraian eraikuntzan, 10.392 (% 1,44), eta industrian, 9.421 langabe gehiagorekin (% 1,06). Hala ere, aurretik lanik ez zutenen artean jaitsi egin da, 3.868 gutxiago dira (% 1,06) eta nekazaritzan, 2.467 gutxiago (% 1,75).

Uztaileko datuekin alderatuta, gizonezkoen arteko langabeziari, 27.079 pertsona gehitu behar zaizkio (% 1,35), eta denera 2.029.601 dira. Emakumezkoen artean, 24.106 langabe gehiago daude, denera 2.101.326.

Lehengo urteko abuztuarekin alderatuta, gizonezkoen langabezia % 3,01 igo da, 59.258 gehiago dira, eta emakumezkoena % 5,1 igo da, 102.008 langabe gehiago.

Langabeziak eragin gutxiago izan du 25 urtetik beherakoen artean, izan ere 1.388 langabe gutxiago egon dira abuztuan(% 0,33).

Atzerritarren artean ere langabezia 8.544 pertsonatan jaitsi da (% 1,44), hala ere urte batean 15.605 pertsonatan igo da (%2,77). Era honetan, abuztuan 584.605 langabe egon dira atzerritarren artean.

Langabezia erkidego guztietan igo da, Errioxa, Nafarroa eta Kanarietan izan ezin. Hurrenez hurren, 402, 337 eta 1.151 langabe gutxiago egon dira erkidego horietan. Gehien igo den erkidegoen artean, Katalunia, 13.779 langabe gehiagorekin eta Andaluzia, 10.954ekin aipatu behar dira.

Kontratuei dagokienez, abuztuan 1.061.303 sinatu ziren, 2010eko abuztuan baino 51.087 gehiago (%5,06), eta horietatik 66.118 mugagabeak izan dira, lehengo urteko abuztuan baino 728 gutxiago (% 1,09).

Aurtengo lehen zortzi hilabeteetan, 9.361.408 kontratu egin dira, 2010eko abuztuan baino 127.925 gehiago (% 1,39). Horietatik 758.925 mugagabeak izan dira, 27.815 gutxiago (% 3,54). Abuztuko kontratu mugagabeen artean, 41.089 lanaldi osokoak izan dira (2010eko abuztuan baino % 5,12 gutxiago), eta 24.309 denbora partzialekoak,% 6,27 igo dira.

Euskadi

Euskal Autonomia Erkidegoan, Enpleguko Institutu Nazionalean 632 langabe gehiagok eman dute izena, aurreko hilabetean baino % 0,45 gehiagok, eta denera 140.729 langabe daude erkidegoan.

Aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta, 11.436 langabe gehiago daude, urtez urteko datuak kontutan hartuz, % 8,85 gehiago.

Nafarroan langabezia jaitsi egin da.

Nafarroan 337 langabe gutxiago egon dira abuztuan, % 0,81 gutxiago. Denera, 41.407 langabe daude; azken urtean 541 gehiago (% 1,32).

Eusko Jaurlaritzaren balorazioa

Lan eta Plangintza kontseilariordea, Javier Ruiz, kezkatuta agertu da erkidegoan abuztuan egon den langabezia tasaren igoeragatik. Hala ere, azken hamar urtetako abuzturik onena izan dela gogorarazi du.

Ruizek igoera txikia dela esan du, hala ere, oraindik 140.729 lagun langabezian egoteagatik penatu da. "Azken hamar urteetako abuzturik onena" dela esan du, hala ere, eta Euskadiko langabeziare igoera, Espainiako bataz bestekoaren 0.8 puntu beherago dagoela aipatu du.

Abuztuko langabeziaren datu onenen artean, erkidegoka, Euskal Autonomia Erkidegoa laugarrena dela gaineratu du, Errioxa, Nafarroa eta Kanariak soilik gainetik dituelarik.

Hiriburuak kontutan hartuz, Donostian izan daira datu onenak, 82 langabe gutxiagorekin. Bilbon, bestalde, langabezia tasa 68 pertsonatan igo da eta Gasteizen 327 langabe gehiago egon dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea