Ekonomia -

4 hilabetez beheranzko joeran

Abuztuan langabeziak gora egin duela esan du Valeriano Gomezek

Lan eta Inmigrazio ministroak azaldu duenez, oporretan ordaindu behar dena aurrezteko enpresari batzuek kontratuak deuseztatzen dituzte.

Valeriano Gomez. Argazkia: EITB
Valeriano Gomez. Argazkia: EITB
Valeriano Gomez. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Valeriano Gomez Lan eta Inmigrazio ministroak gaur adierazi duenez, abuztuan langabezia igoko da, iazko hilabete berean baino igoera txikiagoa izan arren.

Gomezek esan duenez, duela hamar urtetik, abuztua lanarentzat hilabete "txarra" bihurtu da enpresariek egiten dituzten ekintza batzuengatik, besteak beste, kontratuak deuseztatzea eta gero berriz egitea.

Ministroaren arabera, "oporretan egin behar den ordainketa aurrezteko era bat da, laneko zerbitzu publikoen kontura", eta ekintza hori "zigortuta" dagoela zehaztu du. Gomezek azaldu duenez, langabeziak gora egingo du, nahiz eta iaz (61.063 pertsona sartu ziren langabezian) baino gutxiago igo.

Soldatak eta enpresaren mozkinak neurtzea

Valeriano Gomezen ustez, ordezkari sozialak akordio batera iritsiko dira, soldaten neurritasuna 2014 urtera arte mantentzeko. Hala ere, haren ustez, errenten itun bat egitea hobeto izango litzateke, soldatak neurtzeaz gain, enpresen irabaziak ere neurtu beharko bailirateke.

Ministroak adierazi duenez, akordioa soldatak neurtzean soilik oinarrituko balitz "azkenean, langileek zergatik diren eurak bakarrik prozesuan laguntzen duten bakarrak esango lukete". "Politika hauek sinesgarriak izateko, guztiek ontzi berean joan behar dute, sakrifizioaren, gogortasunaren eta zorroztasunaren ontzian" nabarmendu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea