Ekonomia -

Enpresa itxi daiteke

Daewoo Gasteizen lan-erregulazioak 142 langile utz litzake kalean

Europako araudiaren arabera, bertan ekoizten duten eredua aldatu behar zuen multinazionalak, baina aldaketa horrek eskatzen zuen inbertsioari uko egin dio enpresak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email
Daewook iraungipen lan-erregulazio bat aurkeztu du Gasteizen

Enpresa une zailak pasatzen ari zen dagoeneko. Europako araudiak lanerako erabiltzen zuten eredua aldatzeko eskatu zion multinazionalari, baina aldaketa horrek inbertsio handia eskatzen zuen eta enpresak uko egin dio aldaketa egiteari.

Uztailean egindako hirugarren erregulazioaren arabera, urte amaiera baino lehen Jundizen zuen enpresa itxiko zuen Daewook. Oporretara joan ziren langileak, eta handik bueltan fabrika guztiz itxita eta lanaren erregulazioa eskatzen zuen abisu bat aurkitu dituzte.

1998ko otsailean kakatu zen Daewoo Araban eta urte haietan EAEn atzerritik etorritako inbretsio handienetakoa izan zen; 11.000 milioiko inbertsioa egin zen. Orain, 13 urte geroago, korearrak enpresa ixtea prestatzen ari dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea