Ekonomia -

Burtsa

Madrilgo burtsa amildu eta %4,7 egin du behera Ibex 35ek

Euroa 1,432 dolarretan dago. Espainiakoak itxi baino lehen, Milaneko burtsak % 6,1 egin du behera; Francfortekoak % 5,9; Euro Stoxx 50 indizeak eta Parisek % 5,7 eta Londonekoak % 4,85.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Amildu egin dute Madrilgo burtsa, batetik, bankuek eta, bestetik, atzeraldi berri baten beldurrak.

Larritasuna heldu da berriro ere Europako burtsetara. Gaur %5 egin dute behera batez beste. Munduko ekonomiaren egoeraz dauden kezkak handitzen ari dira. Gaur jakin da Morgan Stanley bankuak jaitsi egin dituela ekonomia globalaren hazkundeaz zituen aurreikuspenak. Bestalde, Estatu Batuetako Erreserba Federala ez dago lasai, Europako bankuen sendotasun ezak hango bankuetan ere eragina izan dezakeelakoan. Albiste txarrek jipoia eman diete, beraz Europako burtsei, eta izua nabarmentzen ari da Wall Streeten ere. Galera handiak izan dira gaurko saioaren lehen orduetan.

%4,7 egin du behera Ibexek eta 8300 puntuak baino zerbait gorago geratu da.

Euroa 1,432 dolarretan dago. Espainiakoak itxi baino lehen, Milaneko burtsak % 6,1 egin du behera; Francfortekoak % 5,9; Euro Stoxx 50 indizeak eta Parisek % 5,7 eta Londonekoak % 4,85.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea