Ekonomia -
Aho batez onartu dute
Google-ek Motorola Mobility erosi du 8.700 milioi eurongatik
Google-ek Android sistema indartzea eragingo du erosketak, eta taldearen arabera, baita teknologia mugikorraren alorrean lehia handitu ere.
Erredakzioa
Google-ek behin betiko akordio bat egin du Motorola Mobility sakelako telefono fabrikatzailea eskuratzeko, 12.500 milioi dolarrengatik (8.724 milioi euro). Erosketa aho batez onartu dute bi konpainien kontseiluek, komunikatu batean adierazi dutenez.
Motorola Mobilityren akzio bakoitza 40 dolarrean erosi du Google-ek, hau da, aurreko ostiraleko burtsa saioan ezarritako prezioa baino % 63 gehiago.
Negozio independente moduan kudeatuko du Google-ek Motorola Mobility. Eragiketa urte bukaeran edo 2012ko hasieran amaituko dutela uste dute, eta itxieraren baldintzek baldintzatzen dute. Horien artean, Ameriketako Estatu Batuetako, Europar Batasuneko eta Motorola Mobility-ko akziodunen erregulatzaileen onarpena dago.