Ekonomia -

KPI

Prezioak bost hamarren jaitsi dira uztailean

EAEn prezioaren jaitsiera % 0,5ekoa izan da eta Nafarroan, % 0,3koa. Jaitsiera horren arrazoi nagusietako bat da arropa eta oinetakoen prezioak merkealdien ondorioz behera egin duela.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kontsumorako Prezioen Indizeak (KPI) bost hamarren egin zuen behera uztailean, ekaineko datuekin alderatuta, eta, ondorioz, urte-arteko inflazioa % 3,1ean ezarri da. EAEn prezioaren jaitsiera % 0,5ekoa izan da eta Nafarroan, % 0,3koa.

Estatuko Estatistika Institutuak joan den uztailaren 29an argitaratu zuen behin-behineko datua, beraz, bete egin da eta horrek jarraian izandako hirugarren jaitsiera suposatzen du. Komunikazioen tasak 1,5 puntuko beherakada izan du eta -% 1,2an ezarri da; etxeko horniduretan jaitsiera lau puntutakoa izan da eta % 1,1ean ezarri da; garraiobideetan, berriz, beherakada bi puntutakoa izan da eta % 7,7an ezarri da.

KPIren beherakada uztailean, besteak beste, arropen eta oinetakoen prezioen jaitsierak (% 12koa) eta etxeko tresnen prezioen beherakadak (% 0,8koa) eraginda eman da. Aisialdia eta kultura, berriz, garestitu egin dira (% 2,3 igoera), baita alkoholdun edariak, tabakoa (% 2 igoera izan dute biek) eta etxebizitza (% 1,1) ere. Bestalde, azpiko inflazioa (elaboratu gabeko elikagaiak eta produktu energetikoak ez ditu kontuan hartzen) hamarren bat jaitsi da eta % 1,6an ezarri da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea