Ekonomia -
Lan-gatazka Ertzaintzan
ELAk 'iruzurtzat' jo du Herrizaingo Sailak aurkeztutako eskaintza
Aurkeztutako proposamena "etsigarria" dela iritzi diote, baina datorren ostirala arte, aztertzen jarraituko dutela adierazi dute. Egun horretan bilduko dira Herrizaingo Sailarekin.
Erredakzioa
Herrizaingo Sailak Ertzaintzaren lan-gatazka bideratzeko aurkeztutako proposamena "etsigarria" dela adierazi du ELA sindikatuak, eta "iruzurtzat" jo du.
Hala ere, proposamena datorren ostirala arte aztertzen jarraituko dutela adierazi dute.
Sindikatuko ordezkarien arabera, astelehenean egindako negoziaketa bileran aurkeztu zitzaien proposamena eta horren inguruko txostena.
Sindikatuak azaldu duenez, astelehenean ez zen "inolako negoziaziorik izan" eta Barne Sailak datorren ostiralean ezarri zuen zita berria.
ELAren esanetan, proposamena "etsigarria" da, "iruzurra" da. Soldaten tauletan ez dagoela gehikuntzarik azaldu du, eta aldaketak osagarrietan bakarrik daudela.
Halaber, Herrizaingo Sailak bigarren jardueraren inguruan egindako erregulazioa "bluf" bat dela adierazi dute sindikatuko ordezkariek, "ez baitago lanpostuen inguruko katalogo bat bera ere". "Lan baldintzak alor guztietan egoki arautzeko Ertzaintzak egindako aldarrikapenekin inolako zerikusirik ez duen akordioa da", erantsi du.