Ekonomia -

Tentsioak merkatuetan

Wall Street % 5,55 jaitsi da eta Europako burtsak hondora eraman ditu

Dow Jones AEBetako adierazle nagusienak 11.000 puntutako muga galdu du. Espainiako burtsa % 2,44 jaitsi da eta arrisku saria 289 puntutan kokatu da.

Ibex 35 indizearen grafiko bat. Argazkia: EFE
Ibex 35 indizearen grafiko bat. Argazkia: EFE
Wall Streetek eragin zuzena izan du Europako burtsetan

01:18

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Wall Streetek galera handiekin itxi du asteleheneko saioa, AEBetako zor subiranoaren kalifikazioaren beherakadak bultzatuta. Horrela, Dow Jones Wall Streeteko adierazle nagusienak % 5,5 galdu du eta 11.000 puntuz azpitik geratu da.

Halaber, Espainiako burtsa % 2,44 jaitsi da astelehen honetan eta 8.500 puntuetako maila galdu du, Wall Streeteko kredituaren kalifikazioaren beherakadak bultzatuta. Horrek Espainiako eta Italiako zorra erosteko Europako Banku Zentralak hartutako erabakiaren eragina murriztu du.

Bestalde, Espainiako arrisku sariak Europako txanponak sortu zenetik izandako beherakadarik handiena izan du astelehen honetan: hasieran 370 puntutan kokatu da eta 289,4 puntutan amaitu du saioa.

Horrela, Ibex 35 Espainiako burtsaren indizerik garrantzitsuenak 221,80 puntu galdu ditu, % 2,44, eta 8.459,40 puntutan kokatu da, 2009. urteko apiriletik lortutako minimo berri bat.

Europan, euroa 1,417 dolarrean dago, eta burtsa nagusienek behera egin dute saioaren itxieran: Frankfurtek eta Parisek % 4; Euro Stoxx 50 indizeak % 3 inguru; Londresek % 2,7 eta Milanek % 2.

Espainiako merkatuko balore handiek ere beheranzko joera hartu dute: Iberdrolak % 2,52 galdu du; Repsolek % 2,1, BBVAk % 1,77 eta Santanderrek % 1,15.

Ibexeko jaitsierarik handiena ArcelorMittalekoa izan da, izan ere, % 9,67 galdu du. Jarraian, Gamesak, % 6,92ko beherakadarekin. Caixabankek eta Mediasetek, berriz, % 6,02 eta % 5,95 galdu dute, hurrenez hurren.

Ibexeko bi enpresek irabaziak izan dituzte: Banco Popularrek % 0,15 egin du behera eta Bolsas y Mercados Españoles taldeak % 0,03. Bando Sabadellek atzoko kotizazioa errepikatu du.

Hasierako pozaren ostean, burtsak hustu dira

Europako Banku Zentralak Espainiako eta Italiako zor nahikoa erosi arren, Europako burtsek behera egiten dute saio erdian.

Frankurteko DAX 30 indizeak % 3 behera egin du, eta Pariseko CAC indizeak % 2; Londreseko FTSE indizeari dagokionez, % 1,7 galtzen zuen. Halaber, galerak izan ditu Ibex 35ek (% 0,4) eta Milaneko MIB indizeak (% 0,3).

EBZren eskuartzeak Espainiako eta Italiako arrisku primen beherakada eragin du; joan den astean markak hautsi zituzten eta 400 puntuak gainditu zituzten biek, espekulatzaileen erasoen ondorioz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea