Ekonomia -

Zorraren krisia

Europako Banku Zentralak Espainiako eta Italiako zorra erosiko du

Konfiantza handitu eta beste ‘astelehen beltz’ bat saihestu nahi du horrela.

Australiako burtsa. Argazkia: Efe.
Australiako burtsa. Argazkia: Efe.
Australiako burtsa. Argazkia: Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email
Europako Banku Zentralak krisia zabaltzea saihestu nahi du EBZk

Jean-Claude Trichet Europako Banku Zentraleko presidentearen hitzetan, euroguneko herrien zor publikoa erosteko programa "handituko" du; EBZk maiatzean jarri zuen abian programa hori, finantzazioa berriro lortzeko arazoak zituzten herriei laguntzeko.

EBZren erabakiak merkatuko zenbait segmenturen funtzionamendu okerra kontuan hartzen duela esan du Trichetek, agiri batean; ildo horretan, helburua "diru-politikaren inguruan hartzen ditugun erabakien transmisioa hobetzea eta euroguneko prezioen egonkortasuna ziurtatzea" dela adierazi du.

EBZren esanetan, "Espainiako eta Italiako gobernuek lehia eta ekonomien malgutasuna handitu behar dituzte, defizit publikoari aurre egiteko". Erosketa gaur hasiko da, Frankfurtetik Efe albiste agentziari jakinarazi diotenez.

EBZren bilera S&' || 'Pk AEBetako zorraren maila jaitsi ostean izan da.

Europako Banku Zentralak konfiantza zabaldu nahi du, ‘astelehen beltza’ ekidin eta 2008an Lehman Brothersek porrot egin ostean finantza merkatuetan izandako ikara egoera bezalakoak saihesteko.

G7ko eta G20ko Finantza ministroek, beste goi-kargudun askok eta banku zentraletako ordezkariek bilera ugari egin dituzte asteburuan.

Nikolas Sarkozy Frantziako presidentearen eta Angela Merkel Alemaniako kantzilerraren esanetan, Italiak eta Espainiak iragarritako neurri ekonomikoak "azkar eta osorik" gauzatu behar dira, finantzak garbitzeko eta lehia handitzeko.

Galerak, Asiako merkatuetan

Tokioko burtsan, Nikkei indizeak % 2,17 (202,32 puntu) egin du behera gaur.

Laguntza, finantza merkatuei

Halaber, G7k (Alemania, Kanada, AEB, Frantzia, Italia, Japonia eta Erresuma Batua) likidezia ziurtatzeko eta finantza merkatuei laguntzeko neurri koordinatuak abian jarriko dituztela ziurtatu dute, agiri batean.

S&' || 'P-ek AEBetako zorraren nota jaitsi du

Standard &' || ' Poor''s-ek, kreditu-kalifikazio agentziak, Ameriketako Estatu Batuetako zorraren maila jaistea erabaki du.Aste honetan presidenteak, Barack Obamak, eta legegile demokratak etaerrepublikanoak akordioa adostu arren, defizit publikoaren ingurukkokezkarengatik gaur egun arte AAA+-eko nota zuen. Horrela, planetakopotentzia ekonomikorik handiena AA+-en gelditu da historian lehenengo aldiz.

Bestalde, Frantziako kalifikazioa AAA-n mantentzea erabaki du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea