Ekonomia -
Koronabirusa
Bilbao Kirolakek ez du ikastaroen kuota kobratuko ohiko jarduerari berrekin arte
Erakundeak, gainera, ikastaroak egin ezin izan diren martxoko egunei dagokien kuotaren zatia itzuliko du.
eitb.eus
Bilbao Kirolak erakundeak jakinarazi duenez, ez die jardueren kuota kobratuko ikastaroetan parte hartzen dutenei Udaleko kiroldegiek jarduera berreskuratu arte, eta martxoan egin ezin izan diren ikastaroei dagokien kuotaren zati proportzionala itzuliko die.
Gainera, Bilbao Kirolak erabaki duenez, abonatuei ez dizkie pasatuko abonuen kuotak, 463/2020 Errege Dekretuan jasotako osasun-larrialdia amaitu arte.
Bilbao Kirolak erakundeak gogoratu nahi du norberaren premien araberako entrenamendu-errutinak aurki daitezkeela herritarren eskura jarri duen aplikazioan.
Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Zalantzarik baduzu edo gaitza hedatu den gune batera bidaian joan ostean sintomarik baduzu, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 900 20 30 50 (EAE) eta 948 290 290 (Nafarroa). Gogoratu COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak bakarrik dira gomendagarriak sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude..
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea