Ekonomia -

Zorraren krisia

Espainiako kalifikazioa berriz jaistea mehatxu egin du Moody'sek

Halaber, Bizkaiko, Gipuzkoako eta bost finantza erakundetako kalifikazioak ere jaitsi litzakeela ohartarazi du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Moody''s kalifikazio agentziak Espainiako eta bost finantza erakundetako (Santander, BBVA, CaixaBank, La Caixa eta CECA) zorren maila jaistea mehatxu egin du gaur.

Egun, Espainiaren kalifikazioa "Aa3" (kalitate gorena) da. Agentziaren esanetan, jaitsiera maila batekoa izango litzateke, Greziaren bigarren erreskateak Espainiaren aurkako presioak areagotu egingo dituela argudiatuta.

Halaber, Moodys''ek iragarri du hainbat probintziatako (Bizkaia eta Gipuzkoa tartean) kalifikazioak aztertuko dituela, jaitsi behar dituen egiaztatzeko.

Agentzien arabera, "eskualdeek ahulak izaten jarraitzen dute merkatuen aldaketen aurrean, finantza beharren ondorioz".

Aipatu bost erakundeen balizko jaitsierari dagokionez, Moodys''ek esan du Espainiako kalifikazioa jaisteak izan litzakeen ondorioak direla eta etor litekeela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea