Ekonomia -

Erreskatearen eragina

Greziaren erreskateak burtsak bizitu ditu eta IBEXa 10.200 puntutan da

Espainiako burtsak % 1,18 egin du gora eta Nueva Yorkekoa urteko maila altuenetakoan da. Espainiako arrisku-sariak behera egin du eta zorraren merkatuek ere arnasa hartu ahal izan dute.

IBEXa 10.200 punturen bueltan geratu da. Aragzkia: EFE
IBEXa 10.200 punturen bueltan geratu da. Aragzkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Greziaren ekonomia babesteko onartu den bigarren erreskateak zorraren bigarren merkatua baretu eta errenta aldagarria bultzatu du. Burtsa espainiarrak % 1,18 egin du gora jardunaldia hasi eta gutxira, eta 10.200 punturen bueltan geratu da.

Europan, euroa 1,442 dolarretan dagoenean, burtsik garrantzitsuenek balio berria zeukaten: Frankfort % 0,53; Londres % 0,64; Paris % 0,8 eta Milan % 1,08.

Izan ere, baikortasuna nagusi izan da Wall Streeten, enpresen irabaziak aurrikusitakoa baino hobeak izan dira eta Grezia laguntzeko berriek Nueva Yorkeko burtsa urteko mailarik altuenetakoan kokatu dute.

Greziaren erreskatea onartzeak burtsak bultzatu ez ezik, zorraren merkatua ere lasaitu du.

Espainiaren arrisku-sariak behera egiten jarraitzen zuen zor publikoaren bigarren merkatuan eta 262 puntu izan ditu, hasieran izandakoen 277en aldean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea