Ekonomia -

FRANTZIAKO GOBERNUA

Pentsioen erreforma dekretuz onartuko du Frantziako Gobernuak

Erabakiak oposizioaren haserrea eragin du, lehenaz gain, eta atzo bertan bi zentsura mozio aurkeztu zituzten Emmanuel Macronen Gobernuaren kontra.

Enmmanuel Marcron, Frantziako presidentea, artxiboko irudi batean. Argazkia:EFE.
Enmmanuel Marcron.
Enmmanuel Marcron, Frantziako presidentea, artxiboko irudi batean. Argazkia:EFE.

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Dekretuz, Asanblea Nazionalean bozketarik egin gabe, onartuko du Frantziako Gobernuak azken hilabeteotan mobilizazio uholdea eragin duen pentsioen erreforma, Konstituzioaren 49.3 artikulua erabilita. Edouard Philippe Frantziako lehen ministroak iragarri zuen atzo erabakia, koronabirusaren inguruan egiten ari ziren ezohiko saio parlamentarioan.

Philippen arabera, "gutxiengo batek nahita jarritako oztopoek" Asanblea Nazionaleko eztabaidan aurrera egitea eragotzi dute, eta horren aurrean, pentsioen erreforma onartzeko beste bide bat hartzera "behartuta" dago Gobernua. "115 orduko eztabaidak ez du emaitzarik eman. Gau eta egun, asteburuak barne, eztabaidan egon ondoren, ez dugu ezer adostea lortu", esan du.

Lehen ministroak zehaztu duenez, onartuko dutena ez da hasierako lege proiektua izango; azken hilabeteotako eragile sozialekin izandako negoziazioetan adostutako ekarpenak eta aldaketak kontuan izango dituztela agindu du.

Emmanuel Macronen Exekutiboak abian jarri nahi dituen aldaketen artean, erretreta osoa jasotzeko lan egin beharreko urte kopurua handitzea, edota hainbat alorretako langileek dituzten lan-erregimen bereziak bertan behera uztea daude.

Protesta eta mobilizazio ugari eragin ditu Macronen proposamenak azken hilabeteotan, eta bereziki Frantzia osoko garraio zerbitzuetan izan dute eragina.

Zentsura mozioak

Erabakiak oposizioaren haserrea eragin du, lehenaz gain. Errepublikanoak talde kontserbadoreak gogor kritikatu du erreforma dekretuz onartzeko erabakia, eta zentsura mozioa aurkeztu zuen atzo bertan Macronen Gobernuaren kontra. "Ez da onargarria horrelako gai garrantzitsu eta ezinbesteko bat bozketarik gabe onartzea", esan dute.

Ezkerreko hiru taldeek ere (Alderdi Sozialista, Frantzia Intsumisoa eta Alderdi Komunista) elkarrekin aurkeztu zuten beste zentsura mozio bat.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Grebak Frantzia Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Manifestazioak Emmanuel Macron Pentsioak Frantziako Gobernua gaur