Ekonomia -
PROTESTA
Arabako suhiltzaileek "langile eta baliabide gabezia" salatu dute
Baliabide gabeziak lurraldeko biztanleriari kalitatezko zerbitzu aproposa ematea eragozten duela esan dute.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Ehun suhiltzaile baino gehiago elkartu dira asteazken honetan Gasteizen, Arabako Foru Aldundiaren aurrean, “langile eta baliabide gabezia” salatzeko. Lurraldeko suhiltzaile-etxeetan langile gehiago behar direla aldarrikatu dute.
Iker Tapia bozeramaileak suhiltzaile-etxe bakoitzeko langile kopurua ez dela eraginkorra azaldu du. Era berean, baliabide eta lan bereziak egiteko formakuntza jasotzen ez dutela salatu du.
Tapiak aipatu duenez, langileen eta baliabideen gabeziak Arabako biztanleei “kalitatezko zerbitzu aproposa ematea eragozten du”.
Langileek eraso zuzenak jaso dituztela ere salatu dute, izan ere, suhiltzaileen gabeziak eta hutsuneak salatu dituzten langileen batzordeko bi kideren kontra “zigor-espedienteak” ireki dituzte.
Gaur egun, 188 langilek osatzen dute Arabako Suhiltzaileak taldea, eta Nanklares Okako suhiltzaile-etxe nagusian eta Laudio, Guardia, Espejo, Agurain eta Kanpezu udalerrietako bost taldeetan daude banatuta.
Suhiltzaileen ordezkariak Lurralde Orekako foru batzordera joango dira euren egoeraren berri ematera, Arabako Batzar Nagusietako taldeen eta Irma Basterra diputatuaren aurrean.