Ekonomia -

Burtsen merkatua

Espainiako Altxorrak 4.448 milioi jarri ditu merkatuan

Bestalde, Espainiako arrisku-saria 350 puntutik behera ezarri da. Greziakoa izan ezik (1.559 puntu), Euroguneko gainerako herrialdeetako arrisku-sariak ere beheraka egiten ari dira.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Altxorrak 4.448 milioi euro saltzea lortu du, 12 eta 18 hilabeteko letretan, eta interesa ia puntu bat igo behar izan du.

Horrenbestez, 3.787,55 milioi euro saldu ditu urtebeteko letretan, % 3,760ko interes marjinalarekin; eta beste 660,88 milioi euro urte eta erdiko letretan, % 3,980ko errentagarritasunarekin. Gauzak horrela, Espainiako Altxorrak helburua bete du, izan ere, merkatuan 3.500-4.500 milioi euro jartzea zen asmoa. Agerian geratu da, beraz, inbertitzaileek Espainiako zorra erosteko duten interesa.

Arrisku-saria

Bestalde, merkatuak ireki eta hiru ordura, Espainiako arrisku-saria 350 puntutan ezarri da, saioaren hasieran 366 puntutan egon eta gero.

09:32an, Espainiako arrisku-saria 349 oinarrizko puntutan egon da, hamar urterako bonoen errentagarritasuna % 6,316tik % 6,178ra jaitsi ostean. Greziakoa izan ezik (1.559 puntu), Euroguneko gainerako herrialdeetako arrisku-sariak ere beheraka egiten ari dira: Portugalgoa 1.000 oinarrizko puntura jaitsi da; Irlandakoa, 1.139 puntura; eta Italiakoa, 311 puntura.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea