Ekonomia -

Bat-egite hotza

Euskal kutxek bat egin ondoren izango duten pisua adostu dute

BBKren esku geratuko da % 57, Kutxarena izango da % 32 eta Vital Kutxarena % 11. Kutxen administrazio kontseiluek berretsi beharko dute presidenteek hitzartutakoa, gaur arratsaldean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru euskal kutxetako presidenteek akordioa egin dute bat-egitearen ondoren bakoitzak izango duen pisuaren inguruan. Itun horren arabera, BBKren esku geratuko da % 57, Kutxarena izango da % 32 eta Vital Kutxarena % 11.

Jose Antonio Pastor PSE-EEren Legebiltzarreko bozeramaileak eman du akordioaren berri eta kutxetako zuzendaritzen arteko negoziazioen ondorio izan dela azaldu du.

BBK-ko, Kutxako eta Vital Kutxako administrazio kontseiluek bilera egingo dute gaur arratsaldean eta presidenteen ituna berretsiko dutela espero da.

Litekeena da proposamenak aurrera egitea, izan ere, Arabako PPk egindako eskakizuna, % 10 gutxienez Vitalen esku geratzea, bete dute.

Hurrengo data garrantzitsua irailean izango da. Orduantxe, kutxen Asanbleek oniritzia emango diote fusioari. Prozesu horretan, baina, zailtasunak egon litezke Kutxaren baitan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea