Ekonomia -

Lan-gatazka

Bilboko Aireportuko segurtasun langileek mobilizazioei ekin diete

Lan-hitzarmenean jasotako akordioak bete ditzala eskatzen diote zerbitzuaz arduratzen den Segurisa enpresari, hala nola, produktibitate plusak eta beste aparteko batzuk ordaintzea.

Bilboko Aireportua. Artxiboko argazkia: EFE
Bilboko Aireportua.
Bilboko Aireportua. Artxiboko argazkia: EFE

Euskadi Irratia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Aireportuko segurtasun langileek protestei ekin diete gaur, astelehena, zerbitzuaren esleipena duen Segurisa enpresari lan-akordioak betetzea eskatzeko. Testuinguru horretan, gaurko eta biharko iragarri dituzte mobilizazioak, eta urtarrilaren 3tik 5era bitartean ere protestak egiteko asmoa dute.

Hala, 13:00etatik 15:00etara bitartean, segurtasunaz arduratzen diren langileek oso zorrotz beteko dituzte kontroletan egiten duten lana. Gauzak horrela, neurri guztiak betetzea izango da protesta egiteko modua. Bestalde, aireportuan barrena ere manifestazioa egingo dute.

Miaketak egitean, eskuko poltsak berrikustean edo metal-detektagailuen arkua kontrolatzean datza haien lana, eta, hori guztia, zorrotz egingo dute gaur.  ETBko iturriek aireportutik bertatik jakinarazi digutenez, protestak gorabehera, normaltasuna da nagusi aireportuan.

Zerbitzuaz arduratzen den Segurisa enpresari, lan-hitzarmenean jasotako akordioak bete ditzala eskatzen diote, hala nola, produktibitate plusak eta beste aparteko batzuk ordaintzea. Halaber, kexu dira Aenak 80.000 euroko plusa ordaindu diolako enpresari bidaiariari tratu ona emateagatik, baina Segurisak ez du diru hori langileekin partekatu.

Guztira, 100 bat segurtasun zaindari ditu Loiuk.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Aireportua Bilbo Bizkaia Grebak Lana Ekonomia Bilbo erdialdeko sarbidea Eguneko albisteak Albisteak Manifestazioak Lan gatazkak