Ekonomia -

Krisi ekonomikoa

Salgadok Espainiaren eta Greziaren egoerak desberdinak direla esan du

Elena Salgado Espainiako Ekonomia ministroak esan du ez dela Greziarentzako laguntza ekonomikoaren inguruko akordio ezak Espainiako zorrean izan ditzakeen ondorioen beldur.

Elena Salgado, Europako Finantza ministroen bileran Luxenburgon. Argazkia: EFE
Elena Salgado, Europako Finantza ministroen bileran Luxenburgon. Argazkia: EFE
Elena Salgado, Europako Finantza ministroen bileran Luxenburgon. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Elena Salgado Espainiako Ekonomia ministroaren arabera, merkatuek "ongi bereizten dituzte" bi lurraldeetako egoerak, eta Greziarentzako laguntza ekonomikoaren inguruko akordio ezak Espainiako zorrean izan ditzakeen ondorioekin ez dagoela kezkatuta esan du.

"Egokiagoa izango zen atzo akordio batera iritsi izan bagina, baina nik uste dut merkatuek ongi bereizten dutela, badakite gure Estatuak behar dituen erreformak egiten ari garela eta fiskaltasuna finkatzen ari garela", adierazi du Salgadok.

Luxenburgon EBko Finantza ministroak egiten ari diren bilera hasi baino lehen egin ditu adierazpenok Espainiako Ekonomia ministroak. Greziaren laguntzaren inguruan akordiorik adostu gabe amaitu zen atzoko bilera, zazpi ordu bilduta eman ondoren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea