Ekonomia -

Grezia, porrotetik gertu

Akordiorik ez Eurotaldean, Greziarentzako laguntzak desblokeatzeko

Sei orduko batzarraren ostean, Euroguneko Ekonomia ministroak ez dira gai izan premiazko laguntzak onartzeko, eta erabakia uztailaren 3ra arte atzeratu dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euroguneko Ekonomia ministroek ez dute akordioa lortu gaur goizaldean, hurrengo asteetan porrota galarazteko Greziak behar dituen 12.000 euroko laguntzak desblokeatzeko, eta erabakia uztailaren 3ra arte atzeratu dute, Elena Salgado Espainiako Gobernuko Ekonomia ministroak jakinarazi duenez.

110.000 milioi euroko programaren bosgarren pakete hau ez da desblokeatuko Greziako parlamentuak Europar Batasunak exijitutako murrizketa neurriak onartu eta bigarren erreskateari buruz akordioa egon arte, betiere Salgadoren hitzetan.

Europako Batzordeak 12.000 euroko laguntza astelehen honetan bertan adostea eskatu zion Eurotaldeari. Orain, baina, Salgadok eta Jean-Claude Juncker Eurotaldeko presidenteak ukatu egin dute atzerapenak ezegonkortasuna sortuko duenik.

Salgadok aitortu du egokiena gaur akordioa egotea izango litzatekeela, baina Greziak abuztua arte ez duela dirua behar esan du. "Ordainketa garaiz iritsiko da", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea