Ekonomia -

Bigarren erreskatea eztabaidan

Greziaren erreskate berriaren gainean eztabaidatzen ari da Eurogunea

Jean-Claude Juncker, Luxenburgoko lehen ministroak eta Euroguneko presidenteak aurreratu duenez,igandean behintzat ez da Greziako bigarren erreskatearen gaineko akordiorik itxiko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euroguneko Ekonomia eta finantza ministroak igandean eta astelehenean Greziako erreskate berria bultzatzen saiatuko dira eta horrekin egungo programaren bosgarren zatia ordaintzen.

Gaur (igandea) 17:00etan egin duten bilerak astelehenean jarraituko du, Europar Batasunak eta Nazioarteko Diru Funtsak Greziaren erreskatearen bosgarren zatia ordaintzeko asmoz. Laguntza hori ofizialki 12.000 milioi eurokoa dela esaten dute, nahiz eta hainbat iturrik 18.000 milioi eurokoa dela azpimarratu.

Merkatuen urduritasuna lasaitzeko asmoz egin den ezohiko bileran, Eurogunea bigarren erreskateko punturik nabarmenenak desblokeatzen saiatuko da: kantitateak, egutegia eta sektore pribatuaren parte-hartzea nola adostu, hain zuzen ere.

Nahiz eta asteleheneko elkarrizketetan aurrerapen nabarmenak izan, ñabardura teknikoak direla eta programa ezingo da uztailaren 11ra arte itxi, Olli Rehn Auzi Ekonomikoen Europako komisarioak azaldu duenez. Gainera, Nazioarteko Diru Funtseko zuzendariak datorren hilaren 15ean egitekoak diren bileran erreskatearen bigarren zatia onartu beharko du.

Era berean, Greziako gobernuaren birmoldaketaren ondorioz Ekonomia ministro berria dute eta horrek ez du azkar aurreratzen lagunduko. Diplomazia iturri batek azaldu duenez "gakoa" kantitateetan eta egutegian dago, nahiz eta aste batzuetan zehar ñabardura teknikoak zabalik gera daitezkeen; helburua gaur eta bihar artea itun bat lortzea da, modu horretan datorren ostegun eta ostiralean egin behar den goi-bilera Greziako krisiak domina ez dezan.

"Ez da akordiorik egongo"

Luxenburgoko lehen ministroak eta Euroguneko presidenteak, Jean Claude Junkerrek aurreratu du igandean Luxenburgon egin den Ekonomia ministroen bileran ez dela Greziako erreskatearen gaineko akordiorik egongo. "Gaur ez da akordiorik egongo" esan du bileraren atarian, eta negoziaketek astelehenean jarraituko dutela berretsi du.

Junkerrek zehaztu duenez, banku pribatuei zein sustagarri eman ari da izaten eztabaidagaia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea