Ekonomia -
Ezohiko bilera
EBko Finantza ministroek Greziako krisia dute gaur eztabaidagai
Greziak 2014a arte izango dituen finantza beharrei aurre egin ahal izateko 90.000 milioi euroko beste laguntza bat eman ala ez aztertuko dute gaur Bruselan Euroguneko lurraldeetako ministroek.
Erredakzioa
Euroguneko Finantza ministroek ezohiko bilera dute Bruselan Greziako krisiari nola bideratu aztertzeko eta, bereziki, bigarren laguntza eman ala ez erabakitzeko. Europar Batasuna Greziari 2014a arteko finantza beharrei aurre egin ahal izateko 90.000 milioi euroko laguntza eman ala ez aztertzen ari da une honetan.
Hainbat iturriren arabera, laguntza berri honen herena EBk eta Nazioarteko Diru Funtsak ipiniko dute, beste heren bat Greziako pribatizazio programatik etorriko da eta gainerakoa Greziako hartzekodun pribatuek jarriko lukete, atal horretan daude hain zuzen desadostasun handienak.
Alemaniak Greziako bonoen epemugei zazpi urteko luzapena ezartzea defendatzen du, heleniar lurraldeko hartzekodun nagusietako batek, ordea, Europako Banku Zentralak, ez du begi onez ikusten aukera hori.