Ekonomia -

Hiru orduko lanuztea

Metro Bilbaok zerbitzuen % 55 eskaini ditu gaurko lanuzteetan

Hain zuzen ere, lanuztea 5:45etik 8:45era egin dute lanuztea. Harrezkero ohiko zerbitzua eskaintzen ari dira.

Enpresako zuzendaritzak gutxieneko zerbitzua bete egingo duela ziurtatu du. Argazkia: EITB
Enpresako zuzendaritzak gutxieneko zerbitzua bete egingo duela ziurtatu du. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Metro Bilbaok % 55eko zerbitzua eskaini du gaur, sindikatuek deitutako hiru orduko lanuzteetan (joan den astean % 65ekoa eskaini zuten), zuzendaritzaren iturriek jakinarazi dutenez.

05:45etik 08:45era egindako lanuztearen ostean, gainerako orduetan zerbitzua ohikoa izango da.

Enpresaren arabera, hiru ordu horietan 42.161 bidaiarik erabili dute Metroa, hots, lanegun normal baten % 90ek, eta 85 langilek egin dute bat grebarekin (guztira 731 dira).

Oraingoz, sindikatuek ez dute daturik eskaini.

Sindikatuen eskaerak

Metro Bilbaoko sindikatuek maiatzaren 25ean hasi zituzten lanuzteak egiten jarraitzea erabaki dute. Lan-hitzarmena "hautsi izana" leporatzen diote zuzendaritzari, eta kontratazio berrien harira lortutako azken akordioa ez betetzea ere egotzi diote.

CCOO sindikatuak protesta babestu zuen hasieran, baina, geroago, 162 gidari eta 175 geltoki-ikuskatzaile kontratatzeko zuzendaritzaren proposamena onartu zuen. Gainerako sindikatuek ez zuten proposamen hori onartu, kontratazio arloan enpresak aurretik adostutakoaren azpitik dagoela uste baitute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea