Ekonomia -

EAEn eta Nafarroan

900 lanpostu suntsituko ditu Telefonicaren lan-erregulazio txostenak

Neurriaren aurka agertu da LAB sindikatua eta mobilizazioak eta elkarretaratzeak iragarri ditu ekainaren 8rako.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadi eta Nafarroako langileen erdiak jasango du Telefonicaren lan-erregulazio txostena. Egun, 1.825 lanpostu daude eta 900 galduko lirateke.

Sindikatuen ustez, aurrekoetan egin zen bezala, datozen bost urteetan 52 urte betetzen dituztenak sartuko dira lan-erregulazio horretan eta Euskadin kasu honetan dago ia plantillaren erdia.

LAB erregulazioaren kontra agertu da gaur eta mobilizazioak iragarri ditu.UGTk dauka gehiengoa Euskadiko langile batzordean eta nahiz eta bat etorri erregulazioaren aurka, UGTren ustez, negoziatu beharra dago bestela zuzendaritzak legezkoak diren neurri gogorragoak hartuko dituela iragarri duelako, esaterako segregazioak.

Telefonicak irabzi gutxiago dituela argudiatu du lan-erregulazioa egiteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea