Ekonomia -
Finantza-erreskatea
Greziako zorra berriz bideratzea aztertuko du Europako Batasunak
Bestalde, erreskate programaren garapena aztertzen ari den EBren eta NDFren misioak gutxienez astebete gehiago emango du Grezian.
Erredakzioa
Erreskate programaren garapena aztertzen ari den EBren eta NDFren misioak gutxienez astebete gehiago emango du Grezian, Olli Rehn Gai Ekonomikoetarako komisarioak gaur iragarri duenez. Era berean, Greziako zorra berriro bideratzea beharrezkoa izan litekeela onartu du komisarioak.
"Zorraren berregituraketa ez da aukera bat, baina inbertitzaile pribatuen agerpena Grezian mantentzeko helburuarekin ekimenen bat abian jartzea posible da", onartu du Rehnek prentsaurrekoan, Bruselan, ministroen bilera amaitu ostean.
Hala eta guztiz ere, Greziarentzako bigarren erreskate bati buruz hitz egin beharrean edo zorraren "berrantolaketa" bat planteatu baino lehen, zerga-sistema indartzeko esfortzuak egin eta 50.000 milioiko (BPGren % 20) pribatizazio programa martxan jarri beharko du Gobernuak.
Datozen egunetan Atenasek pauso erabakigarria ekarriko duten neurri konkretuak iragartzea espero du Rehnek. Zentzu horretan, Greziako indar politiko guztiek ados jartzea espero du komisarioak.