Ekonomia -

INEren datuak

Espainiako ekonomia % 0,8 hazi da lehen hiruhilekoan

Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, hazkundea % 0,3koa izan da. Datuak Espainiako Bankuak aurrez ikusitakoa baino hamarren bat hobeak dira.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako barne produktu gordina % 0,3 hazi da urtarriletik martxora, eta % 0,8 iazko lehen hirulekoaren datuekin alderatuta, Estatistika Institutuak (INE) iragarri duenez.

Batik bat, kanpo sektoreko datu positiboen ondorioz etorri da hazkundea, aipatu iturrien arabera.

Datuak Espainiako Bankuak aurrez ikusitakoa baino hamarren bat hobeak dira. Izan ere, hiruhilekotik hiruhilekora % 0,2ko eta urtetik urtera % 0,7ko hazkundeak kalkulatu zituen.

Berreskuratze txikia

Ikuskatzailearen arabera, ekonomiaren berreskuratze txikia kanpo sektorearen hiruhileko ekarpen positiboari (BPGren hiru hamarreko) esker eta esportazioen indarrari esker izan da, barne eskaeraren ekarpena negatiboa izan arren "ia ez baitu atzera egin".

Espainiako Bankuak adierazi duenez, etxeko-kontsumoa ahula izan zen, izan ere ez da une ona familien gastuentzako. Horretaz gain, lan merkatuaren bilakaera negatiboa izaten jarraitzen du, higiezinen ondasunaren balioak behera egin du, kredituak murriztu egin dira, inflazioak gora egin du eta errenta erabilgarria behera egin du. Aurten ekonomia % 1,3 haztea eta 2012an % 2,3 igotzea espero du Gobernuak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea