Ekonomia -

Oharra

Autokarabanei mugak jartzea eskatu dute Bizkaiko eta Gipuzkoako ostalaritza elkarteek

Ohar baten bitartez, ostalariek jakinarazi dute zenbait udalerritan eskaintzen dituzten "autokarabanentzako atsedenlekuek" ez dutela araudia betetzen, zerbitzu eta kontrolari dagokionez.

ETBren bideo batetik ateratako irudia
Autokarabanei mugak jartzea eskatu dute Bizkaiko eta Gipuzkoako ostalaritza elkarteek
ETBren bideo batetik ateratako irudia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko eta Gipuzkoako ostalariak haserre agertu dira autokarabanentzako leku ilegaletan kontrolik ez dagoelako. Horren aurrean, Eusko Jaurlaritzari eta EAEko Udalei neurri gehiago hartzea exijitu diete.

Hain zuzen ere, Bizkaiko, Gipuzkoako, Santiagoko, A Coruñako, Lugoko, Asturiasko eta Kantabriako ostalaritza elkarteek sinatu dute komunikatua.

Bertan adierazi dute zenbait udalerritan eskaintzen dituzten "autokarabanentzako atsedenlekuek" ez dutela araudia betetzen, zerbitzu eta kontrolari dagokionez.

Kontrol ezaren eraginez, gisa horretako ibilgailuek toki publikoetan aparkatzen dute; hala nola, bideetan, bazterbideetan edota hondartzetan. Horrek gainera, bizilagunen pasagunea oztopatzen du eta toki turistikoak hondatzen ditu, ostalarien arabera.

"Autokarabanen turismoa garrantzitsua da, baina neurri legalak hartu behar dira, beren-beregi horretarako prestatutako lekuetan aparkatu dezaten. Izan ere, toki horietan kalitatezko egonaldia dute, kaosik sortu gabe", gaineratu dute

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Turismoa Euskadi Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Bidaiak