Ekonomia -

'Rover' auzia

Euskal erakundeek BEZaren 435 milioi euroak epeka itzuliko dituzte

Itzuli beharreko kopurua Euskadin aurten zergen bidez biltzeko aurrikusita dagoenaren % 4,5 da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

''Rover'' auziaren 435 milioi euroak epeka itzultzeko asmoa agertu dute Eusko Jaurlaritzak eta foru aldundiek. Gainera, aurten epe bat ere ez ordaintzeko ahalegina egingo dute, Exekutiboko iturriek Europa Press albiste agentziari jakitera emandakoaren arabera.

Carlos Aguirre Eusko Jaurlaritzako Ogasun sailburuak premiazko bilera egin du goizean hiru Alduendietako Ogasun arduradunekin egoera aztertzeko.

Bilera horretan, erakundeek Gorenaren epaiaren kontra helegitea Aurkezterik ez dagoela onartu dute. Epai horren arabera, 1990 eta 2005 urteen artean Rover auto ekoizleak inportatutako ibilgailuen BEZaren bidez hartutako dirua itzuli behar du EAEk.

Espainiako Ogasunak Kontzertu Ekonomikoaren Arbitraje Batzordearen erabakiaren kontrako helegitea aurkeztu zuen, Batzordeak BEZaren dirua EAEri itzultzea erabaki zuenean. Auzitegi Gorenak arrazoia eman dio gaur Espainiako Ogasunari.

Batzordearen erabakiari jarraituz, 435 milioi euroak euskal erakundeen artean banatu zituzten, eta orain diru hori itzuli egin beharko dute. Konkretuki, Aldundiek 130,5 milioi itzuli beharko dituzte eta Eusko Jaurlaritzak 304,5. Guztira, Euskadin urte honetarako zergen bidez biltzea aurreikusita dagoenaren % 4,5, hain zuzen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea