Ekonomia -

Jantokietako greba

Akordiorik ez, jantokietako langileen eta enpresen artean

Hezkuntza Publikoko jangeletan bigarren greba eguna izan dute gaur ELA, LAB eta UGT sindikatuek. EAEko Ikastetxe Publiko askotan berriro ere sukaldea eta jangela hutsik egon da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzaren menpe dauden sukalde langileekiko homologazio-eskaria eskatzen dute azpikontratatuek, baina gaur arratsaldean negoziazio mahaiarekin bildu ostean ez dute akordiorik lortu eta grebari ostiralera arte eusteko prest daudela adierazi dute sindikatuetako ordezkariek.

Jangeletako enpresek "blokeoa" mantentzen dutela salatu dute ELA, LAB eta UGT sindikatuek.

Arratsaldeko bileran enpresek "azaroaren 30ean atzera bota zituzten proposamenak berriro aurkeztu" dizkietela salatu dute. Proposamen horretan ez dira langileen aldarrikapenetatik bat ere jasotzen.

Grebaren jarraipena % 21,55eko izan da jantokietan bigarren greba egunean, ELAk jakinarazi duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea