Ekonomia -

Hipotekak

Bezeroak ia 1.000 euro aurreztuko ditu indarrean den hipoteken lege berriari esker

Aurrerantzean banketxeen esku geratuko dira notarioari egin beharreko lehen ordainketak, hau da, erregistro eta gestoria gastuak.

Indarrean da hipoteken lege berria. CCO lizentzia duen irudia
Indarrean da hipoteken lege berria
Indarrean da hipoteken lege berria. CCO lizentzia duen irudia

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ekainaren 16tik dago indarrean otsailean Kongresuan onartutako hipoteken lege berria, baina gaur izango du lehen egun balioduna. Horrek esan nahi du hemendik aurrera banketxeen esku geratuko direla notarioari egin beharreko lehen ordainketak, hau da, erregistro eta gestoria gastuak. Lege berriarekin, batez beste, 500 eta 1.000 euro artean aurreztuko ditu bezeroak.

Ia hiru urteko atzerapenarekin iritsi da arau berria. Izan ere, legea aldatu ezean, egunean 100.000 euroko isuna ezartzeko mehatxua egin zion Europako Batzordeak Espainiako Estatuari.

Hartara, arau berriaren onarpenak luze jo bazuen ere, kontsumitzaileen babesa eta segurtasun juridikoa indartuko ditu hipoteken lege berriak, adituen arabera.

Jose Luis Martinez Campuzano Espainiako bankuen patronaleko (AEB) bozeramailearen ustez, aldaketei aurre egiteko prest daude banku espainiarrak.

Berritasun nabarmenenen artean dago aurrerantzean bankuen esku geratuko direla notarioari egin beharreko lehen ordainketak, hau da, erregistro eta gestoria gastuak.

Bezeroak, bestalde, bigarren kopiak eta tasazio gastuak ordaindu beharko ditu.

Aldaketa horrekin, 500 eta 1.000 euro artean aurreztuko ditu bezeroak, iahorro.com webguneak zehaztu duenez.

Berritasun gehiago ere ekarri ditu lege berriak; besteak beste, ez da zoru-klausularik izango. Gainera, etxegabetze prozesuetarako baldintzak zorroztu dituzte: bezeroak 13 kuota edo hipotekaren % 3 (mailegua amortizatzeko epea erdira heldu denean) izan beharko du ordaindu gabe, bankuak etxegabetze prozesua hasi ahal izateko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia bideoak Hipotekak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Etxebizitza