Ekonomia -

Hitzarmen baten alde

Lanuzteak hasiko dituzte astelehenean eskola publikoetako jantokietan

ELA, LAB et UGT sindikatuek deitu dute greba, baina ESK-k ere bat egin zuen. Maiatzaren 2, 3, 4, 5 eta 6ean egingo dituzte lanuzteak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEko ikastetxe publikoetako jantokietan greba deialdia dute ELA, LAB eta UGT sindikatuek. Maiatzaren 2tik 6ra egingo dituzte lanuzteak, hain zuzen ere. Gainera, geroago, ESK zentralak ere bat egin zuen deialdiarekin.

EAEko eskola publikoetako jantokietako langileek maiz egin dituzte lanuzteak bidezko konbenio bat aldarrikatzeko, azkena, joan den apirilaren 14an. Baina sindikatuek eta enpresek ez dute inolako aurrerapausorik lortu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea