Ekonomia -

Lan-eskaintza

Donostia Kulturak 86 lanpostuz osatutako lan-eskaintza publikoa onartu du

Lanpostu horiek betetzeko prozesuak modu mailakatuan egingo dira datozen urteetan. Deialdi bakoitzaren oinarrietan zehaztuko da hori.

Donostiako Kursaala. Argazkia: Pako Kastellanos
Donostiako Kursaala
Donostiako Kursaala. Argazkia: Pako Kastellanos

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostia Kulturak 86 lanpostuz osatutako lan-eskaintza publikoa onartu du. Kultur etxe, liburutegi, San Telmo Museo, antzoki eta Zinema, Arte Eszeniko, Musika, Festak, Komunikazioa zein Administrazioko unitate teknikoetan dauden lanpostuak dira.

Donostia Kulturako Administrazio Kontseiluak gaur (astelehena) egindako bileran onartu du 2019ko Enplegu Publikoen Eskaintza (EPE), 80 lanpostuz osatutakoa. Lanpostu horiei 2017 eta 2018ko EPEetan onartutako 6 lanpostuak gehitu behar zaizkie.

Lanpostu horiek betetzeko prozesuak modu mailakatuan egingo dira datozen urteetan. Deialdi bakoitzaren oinarrietan zehaztuko da hori.

Deialdiak egin ahala, izena emateko aukera egongo da Donostia Kultura erakundearen webgunearen bidez. Udalaren lan-eskaintzen atarian alta emanez gero, hautatze-prozesuetarako abisuak jasotzeko aukera ere badago.

Hautaketa prozesua gainditu baina lanposturik gabe gelditzen direnek zerrendan geratuko dira. Hutsik gera daitezkeen lanpostuak edota denboraldi baterako beharrak betetzeko erabiliko da zerrenda hori.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak