Ekonomia -

Etxegabetzeen drama

Bertan behera utzi dute Lapuebla de Labarcako bizilagun baten etxegabetzea

Epaileak behin-behinean utzi du bertan behera etxegabetzea. Ostegunean zen egitekoa.

Kaleratzeak Stop Araba elkartearen agerraldi bat. Argazkia: @StopAraba
Kaleratzeak Stop Araba elkartearen agerraldi bat. Argazkia: @StopAraba
Kaleratzeak Stop Araba elkartearen agerraldi bat. Argazkia: @StopAraba

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko epaile batek bertan behera utzi du, behin-behinean, Lapuebla de Labarcako (Araba) biztanle baten etxegabetzea, Kaleratzeak Stop elkarteak jakinarazi duenez.

Etxegabetzea geldiarazi egin bada ere, Ibercaja bankuko eta Intrum "funts putrearen" ordezkariak ez dira harremanetan jarri kaltedunarekin, alokairu merke baten truke etxean jarraitzeko edo beste alternatiba bat emateko eskaerei entzungor eginda.

Kaleratzeak Stop elkartearen esanetan, etxegabetzea gelditu izana "maniobra" bat izan daiteke salaketa aurkeztea galarazteko. Izan ere, aipatu elkarteak uste du lege iruzurra dela Ibercajak etxegabetzea eskatu izana, abenduan aipatutako "funts putreari" saldu ziolako etxea, eta, hortaz, ezin du orain etxegabetzea eskatu, etxeabizitzaren jabea ez delako.

Elkarteak adierazi du jarraitu egingo duela Udalari eta Foru Aldundiari dei egiten kaltedunari etxebizitza alternatiba bat eman diezaioten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Kaleratzeak Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Gasteiz berriak Gaurko azken orduko albistea Etxebizitza