Ekonomia -

BBK-Kutxa-Vital

CCOOk ordezkaritza baten truke babestuko du kutxen bat-egitea

Gainera, enpleguaren inguruan hartutako neurriak aurretik sindikatuekin negoziatu daitezela eskatzen dute eta entitate berrian gizarte-ekintza osotasunean mantentzea nahi dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

CCOO sindikatuak kutxen bat-egitea babestuko duela adierazi du bankuaren Administrazio kontseiluan ordezkaritza bat izatearen truke.

Horrela adierazi dute gaur, Jose Maria Martinez sindikatuko Finantza eta Administrazio Zerbitzuetako buruak, Unai Sordo CCOOen EAEko idazkari nagusiak eta Patxi Ruiz euskal kutxen alorraz arduratzen den ordezkariak.

Ordezkaritzaz gain, sindikatuak beste hiru baldintza ezarri ditu: Enpleaguari eragiten dieten neurriak aurretik sindikatuekin negoziatzea, erakunde berriak familien eta enpresa txiki eta ertainen finantzazioari arreta berezia ematea, eta orain arte egindako gizarte-ekintza bere horretan mantentzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea