Ekonomia -
'Itxaropena'
Euskal aurrezki-kutxen bat-egitea lor daitekeela uste du Kutxak
"Harremanen berri ematerik ez dut, ezta kontaktu horien emaitzen xehetasunik ere", azaldu du Carlos Ruiz Kutxako Komunikazio arduradunak.
Erredakzioa
Euskadiko hiru aurrezki-kutxen integrazio prozesuan aurrera egiteko Kutxak bere barnean babes nahikoa lortuko duela uste du Carlos Ruiz Gipuzkoako aurrezki-kutxaren Komunikazio arduradunak. "Itxaropentsu" agertu da eta "uste osoa" duela adierazi du Ruizek.
''Ekogunea'' egitasmoa aurkeztu du gaur Ruizek Donostian. Proiektua Zabalegi lursailean egingo du Kutxak, Chillida Lekutik eta Lore Tokitik gertu.
BBK eta Vital Kutxarekin batera, bat-egitea bideratzeko entitatearen batzarrean beharrezko babesa ote duten galdetu diote Kutxako arduradunari.
"Harremanen berri ematerik ez dut, ezta kontaktu horien emaitzen xehetasunik ere", azaldu du Kutxako ordezkariak, baina "egi bihurtzeko itxaropena" eta "uste osoa" duela esan du.
Kutxaren Batzar Nagusia ehun bat kidek osatzen dute: EAJ (24), Banatuz (20), PSE (18), H1! (13), CCOO (10), EA (3), Alternatiba (3), EB (2), Aralar (2), Pixkanaka (2), PP (1), ELA (1) eta LAB (1).